Produktuak

Behi
gazta
Garaiko
barazkiak

Joseba Baez gaztea izatez donostiarra da, baina Idiazabalen orain gutxi eraberritu duen baserrian gaztandegia martxan jarri du. Bere aita idiazabaldarra da, eta gaztandegia ireki duen Arimasagasti auzoko lursailak familiarenak dira. Afizionatu mailako pilotari ezaguna da eta egun erdiz euskaltegian irakasle aritzen da. Ingeniaritza industriala ikasi arren, fabrikako lanak ez omen dio sekula konbentzitu.
Asteazkenetan eta ostiraletan Ordiziako azokan izaten da, eta larunbatetan, berriz, Bergaran. Baserrian bertan duen baratzetik ere garaian garaiko barazkiak ekartzen ditu azokako postura.

Saltokiak

Azokak
Kixkurgune

Hemen simbolo gaude

mapa zona
plaza

Postu zenb. 14

Latitudea: 43.0218799496
Longitudea: -2.24202899691