Produktuak

Garaiko
barazkiak
Garaiko
fruituak
Ardi
gazta
Ardi
esnekiak
Lekaleak
Azoka01 Azoka02 Azoka03 Azoka04

Axun Etxeberria 80ko hamarkada amaieran hasi zen Ordiziako azokan saltzaile gisa. Bere postuan denetik aurkitu dezakegu, barazki, fruitu, ardi-esneki, gazta, lekale edota kontserbak. Bere hitzetan ardi-esnea bere garaian ondo saltzen omen du, baita fruituak udazkenean ere.
Gaztelun dagoen zaharberritutako Usurburu baserritik ekartzen du generoa, eta baserri ederra izanik hona hemen bere deskribapena: Planta errektangularreko eraikin isolatua da, bi isuriko estalduraduna. Hiru pisuko altuera dauka, eta eskantzuak eta kofraduren silarrizko inguruak dituzten manposteria hormak. Sarrera, berriz, erdi-puntuko arkuan dauka. Egun oraindik kontserbatzen diren dokumentuen arabera, 1654. urterako bazegoen Usurburu baserriaren berri. 1989an adostu ziren zaharberritze planak eta obren nondik norakoak hauxek izan ziren: goiko solairuaren zurezko egituraren sendotzea eta estalduraren berritzea.
Asteartetan Beasaingo azokara ere joaten da.

Saltokiak

Azokak

Hemen simbolo gaude

mapa zona
plaza

Postu zenb. 7

Latitudea: 43.1159433157708
Longitudea: -2.0226905768792