Produktuak

Ogia eta
gozogintza
Fruitu
lehorrak
Lekaleak
Azoka01 Azoka02 Azoka03 Azoka04

Ulia mendiko tontorrean kokaturiko etxe handi batean familia desberdinek osaturiko komunitate hau bizi da.
Okindegi ekologikoa dute etxean bertan eta nekazaritza ekologikotik eratorritako osagaiekin ogigintzara eta gozogintzara dedikatzen dira.
Ordiziako azokan sartu diren saltzaileetatik berrienetakoak dira, baina Plaza Nagusi barneko sarrera parean kokaturiko beraien postua ez da oharkabean pasatzen. Besteak beste limoiaz eginiko mate edaria eskaintzen diote abegi handiz bertatik pasatzen den edonori eta eskaintzen dituzten produktuak mota askotarikoak dira: espelta eta zekale ogia, gailetak, opilak, matea, gatza, zerealak, magdalenak, algarroba pastela, frutadun granola eta fruitu lehorrak.
Irunen duten dendan (Sentido Común: Av. Letxumborro (Pol. Anaka), 102, 20305 Irun. telf. 943628285) eta Interneten bidez ere saltzen dute: www.tiendavirtualecologica.com

Saltokiak

Baserria
Dendak
Azokak
Internet

Hemen simbolo gaude

mapa zona
plaza

Postu zenb. 46

Latitudea: 43.3282099648
Longitudea: -2.9489694694